Haur mailako Euskal Selekzioak zortzigarren postua lortu du TOMO Tournament 2023an (Kroazia)
Haurren Euskal Selekzioak Dubrovniken (Kroazia) egin den TOMO Tournament 2023 topaketan parte hartu du. Bost eguneko txapelketa apirilaren 11tik aurrera burutu da eta, bertan, 40 taldek baino gehiagok parte hartu dute. Zortzigarren postua emaitza historikoa izan da.
Txapelketaren emaitza guztiak honako hauek izan dira:
Euskal Selekzioa 9-4 Marsonia
PSN 4-5 Euskal Selekzioa
Euskal Selekzioa 13-4 Ao Kastellas
CN Marseille 1-12 Euskal Selekzioa
Euskal Selekzioa 3-9 Jadran HN
Euskal Selekzioa 4-7 Roma Vis Nova
Bartzelona 7-4 Euskal Selekzioa (7. eta 8. postuak)
Guztira, 210 partida baino gehiago jokatu dira 6 egunetan, eta Euskal Selekzioko mutilek irudi ona utzi dute. Joan Albellak eta Ruben de Castrok, bidaiaren entrenatzaileek, oso positibotzat jo zituzten lortutako emaitzak.
Albellaren hitzetan, lortutako postua kontuan hartzeko modukoa da eta, gainera, “jokalari belaunaldi honek lortu duena gainditzeko denbora beharko dugu”.
Txapelketaren informazio guztia lehiaketaren webgune ofizialean eskura dezakezu.
Taldeko argazkia, Kroazian, jokalari eta senideekin.