BASQUE SPORT: zazpi euskal federazioren batasuna nazioarteko ofizialtasuna eskatzeko

Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunak (UFDV-EKFB) azaroaren amaieran ekitaldi bat antolatu zuen Basque Sport ekimena aurkezteko. Ekimen horren helburua zazpi euskal kirol federaziok nazioarteko federazioetan ofizialki integratzeko eskaera formala egin dutela jakinaraztea zen. Euskal igeriketa, piraguismo, squash, esgrima, mahai-tenis, xake eta automobilismo federazioak dira zerrenda osatzen dutenak.

Javi Sáez, EIF-FVNko presidentea, bertan izan zen; Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, baita ere hitzordua ez zuen galdu. UFDV-EKFBko lehendakari Angel Gurrutxagak eta ekimenarekin bat egiten duen federazio bakoitzeko ordezkari batek ere parte hartu zuten.

Iturriagak azpimarratu zuen ofizialtasun eskaerak “ez doazela inoren aurka, gure kirolaren eta kirolarien alde baizik. Gure kirola nazioartekotzeko prozesua abian zen jada, eta Eusko Jaurlaritza gure federazioen bidelagun izango da bide horretan”.

Ofizialtasuna eskatzen duten euskal kirol federazioen ordezkariek prozesu honetan Eusko Jaurlaritzaren eta UFDV-EKFBren babesa eskertu dute, eta baikor agertu dira hasitako aro berriarekin.

Albistea: UFDV-EKFB