Emakumezkoen EH Liga Erregularreko Behin Betiko Sailkapena

Pasadan astean, atzeratuta zeuden hiru partidak (Santoña – Lautada, Leioa – 9802B eta Castellae – Sestao) jokatu ondoren Emakumezkoen EH Ligako lehenengo maila bukatu zen.

Ligaren bigarren fase hori bi taldetan banatua zegoen, lehenengo fasearen arabera egindako sailkapenarekin. Honen ondoren, ligaren hirugarren fasea hasiko da, play-off formatuan.

Bigarren faseko bi multzoen emaitzak batu ondoren, fase honen azken sailkapena ondorengo hau izan da:

LIGA ERREGULARRAREN BEHIN BETIKO SAILKAPENA

1    Askartza
2    Bidasoa XXI
3    Lautada UP Gasteiz
4    C.W. 9802 B
5    C.W. Santoña
6    Leioa WLB B
7    Larraina
8    C.W. 9802 C
9    CD Bilbao
10    C.N.W. Sestao
11    WP Castellae
12    Getxo I.W.

Aste honetatik aurre play-offak jokatuko dira. Partida hauetan talde guztiek beraien azken postua hobetzeko ideiarekin arituko dira. Ligako 12 taldeek, une honetan duten sailkapenaren arabera, joan etorriko formatua duten play-offetan parte hartuko dute. Lehenengo partida okerren sailkatutako taldearen igerilekuan izango da. Partida bakoitza talde desberdinak irabaztekotan, desenpatatzeko balioko duen hirugarren partida hoberen sailkaturik dagoen taldearen igerilekuan jokatuko litzateke. Play-off hauetan ligako postuak 4 taldeko multzoetan daude jokoan.

Lehenengo erronka honetan jokatu beharreko partidak ondorengo hauek dira:
Play-off 1-4:
Askarta vs CW 9802 B
Bidasoa XXI vs Lautada UP Gasteiz

Play-off 5-8:
CW Santoña vs CW 9802 C
Leioa WLB B vs Larraina

Play-off 9-12:
CD Bilbao vs Getxo IW
CNW Sestao vs WP Castellae

 

 

Irudia CNW Sestao taldeak emana da