Claret Askartzak igoera fasea jokatuko du emakumezkoen EH Ligako 1. fasea irabazi ostean
Claret Askartzak Espainiako Igeriketa Errege Federazioak antolatutako igoera fasea jokatuko du, sailkapeneko lehen postuan bukatu ostean. Pasa den asteburuan, klaretar neskek lehen faseari amaiera eman zioten Bidasoa XXI taldeari etxean irabazita (8-4). Fase honetan garaipen ugari lortu ondoren, Isusko Arias eta Javi Cortesen jokalariek 27 punturekin bukatu dute, Urbat IKE 22 punturekin eta Bidasoa XXI taldeak 19 punturekin.
Emakumezkoen igoera fasea Claret Askartza igerilekuan bertan izango da. Espainiako Federazioak egindako zozketaren ostean, talde bizkaitarrak Madrilgo Concepcion taldearekin, Valentziako Turiarekin eta Balearretako Mallorcarekin neurtuko ditu indarrak A multzoan. B multzoan, berriz, honako talde hauek geratu dira: Molins de Rei (egoitza), Chiclana, Caballa eta Kanarietako talde bat.
ZORIONAK NESKAK!
Gizonezkoen atalean, CW Donostiak ere jada ezagutzen ditu bere aurkariak. Chiclana (egoitza), Palma Ciutat eta Kanarietako talde bat izango ditu aurkari liga nazionalera igotzeko fasean.