CW Donostia, gizonezkoen EH Ligako 1go fasearen irabazle. Liga nazionalerako igoera jokatuko du

Joan den asteburuan gizonezkoen senior mailako Euskal Herriko Ligako 1go faseko txapeldun izendatu zen CW Donostia, Paco Yoldin Getxo IWren aurkako partida 8-7 irabazi ostean. Horrela, lehen postu honekin, Sergi Perezek zuzentzen dituen jokalariak Espainiako Igeriketa Errege-Federazioak antolatutako liga nazionaleko igoera fasera joango dira.

Txapelketa horretan 8 taldek parte hartuko dute, lau taldeko bi multzotan banatuta. Talde guztiek elkarren aurka jokatuko dute, oraindik ezagutzeko dauden bi egoitzatan. Ondoren, irabazleak gurutzatuko dira liga nazionalera zein talde igoko den erabakitzeko. Talde donostiarrak Murtzia, Palma, Ciudad Badia, Jerez edo Chiclana, Alcorcon edo beste madrildar bat, eta Tenerifeko Echeyde edo Union izango ditu aurkari.

ZORIONAK CW DONOSTI!