2. MAILAKO ESPAINIAKO KOPA: Getxo IB KE txapeldun

Joan den asteburuan ospatu zen Castelloko Udal Igerileku Olinpikoan 2. Mailako Kluben Espainiako Kopa, eta Getxo IB KE izan zen txapelduna. Horrela, klub euskaldunak 1go mailara igotzea lortu zuen emakumezkoen mailan, txapelketan zehar 1.093 puntu lortuta guztira.

Albert Tubellak zuzendutako igerilarien saio bikaina, zalantzarik gabe, txapelketa hasieratik bukaerara menderatuz. Ekitaldia RFENek eta Nados Igeriketa elkarteak antolatu zuten, eta Fernando Carpena Espainiako Igeriketa Federazioko presidentea ere bertan izan zen.

HEMEN txapelketaren sailkapena ikus dezakezu.

Eta HEMEN emaitza guztiak dituzu eskuragarri.