CESA OVIEDO 2020: Euskal Selekzioaren emankizun ona
Pasa den asteburuan Espainiako autonomia erkidegoen VI. alebin Txapelketa ospatu zen Oviedon, Parque Oeste igerilekuan.
Euskal Selekzioak emaitza onak lortu zituen txapelketako 6. postua lortuz 17 selekzio parte-hartzaileetatik. Guztira 1.469’00 puntu lortu zituzten gure igerilariek.
Cataluñak irabazi zuen urrezko domina 2.115’00 puntu lortuz. Andaluziak eta Balear Uharteak osatu zuten podiuma 2.012’00 eta 1.820’00 punturekin. Bestalde, Madrid (1.771’00) eta Valentziak (1.644’00), laugarren eta bosgarren postuekin egin ziren.
Emaitza guztiak ikusteko: