2020ko Waterpolo EU Nations Cup txapelketaren berriak
2020ko Waterpoloko EU Nations Cup txapelketek aldaketak izan dituzte antolakuntzan. Honakoak dira bai emakumezkoen, bai gizonezkoen lehiaketan azaldu diren berriak.
Emakumezkoen txapelketa 2020ko maiatzaren 15etik 17ra ospatuko da azkenean, Brnon, Txekiar Errepublikan. Euskal Selekzioa C taldean sartu da, Ingalaterra eta Serbiarekin batera. Maiatzaren 15ean taldeko bi partidak jokatuko dira, eta asteburuan zehar, finalak. Guztira, 5 partida jokatuko ditu Euskal Selekzioak 3 egunen buruan.
Lehiaketa 12 selekzioek osatzen duten, 3 selekzioetako 4 talde osatuz. Parte hartuko duten selekzioak eta osatutako taldeak honakoak dira:
A taldea: Gales, HegoAfrika eta Austria.
B taldea: Alemania, Txekiar Errepublika eta Irlanda.
C taldea: Euskal Selekzioa, Ingalaterra eta Serbia.
D taldea: Finlandia, Belgika eta Suitza.
Talde bakoitzeko lehenengo sailkatuak, 1go eta 4. postuetarako partidak jokatuko dituzte. Bigarren sailkatuak, 5. eta 8. postuetarako partidak. Azkenik, talde bakoitzeko hirugarren sailkatuak, 9. eta 12. postuetarako partidak.
Gizonezkoen txapelketan ere aldaketak eman dira. 12 selekzio izatetik, 16 izatera pasatu dira, eta beraz, lehiaketaren iraupena ere luzatu egin da. Txapelketa 2020ko ekainaren 11tik 14ra ospatuko da, Brnon baita ere, Txekiar Errepublikan. Ezagunak ziren Txekiar Errepublika, Austria, Belgika, Irlanda, Gales, HegoAfrika, Lituania, Singapur, USA (Kalifornia), Suitza, Ingalaterra eta Euskal Selekzioaz gain, orain, Moldavia, Portugal, Filipinas eta Ukrania selekzioak gehitu behar ditugu.
Taldeak ez dira zozkatu oraindik. Bere momentuan informazio gehiago emango da.