Larunbatean, irailak 14, Euskal Herriko gizonezkoen Superkopa jokatu zen Amorebietan, Larrea igerilekuan, CW Navarra, Claret Askartza, Nautica de Portugalete eta Eibarko Urbat taldeen parte hartzearekin.

Goizean bi finalerdiak jokatu ziren, Askartza – Nautica alde batetik, eta Navarra – Urbat bestetik. Leioako eta Nafarroako taldeentzat izan zen garaipena, markagailuan 23-3 eta 25-6 emaitzekin, hain zuzen.

Arratsaldean, lehenik, 3. eta 4. postuak erabaki ziren Nautica eta Urbat taldeen artean. Eibarko mutilak izan ziren irabazle, 17-8 emaitzarekin. Azkenik, finalean, Navarrak irabazi zuen txapelketa 12-10 emaitzarekin Askartzaren aurka, denboraldiko lehenengo lehiaketa ofiziala itxiz.

Bi aste barru emakumezkoen Superkopa jokatuko da; Leioa Waterpolo, WP9802, Eibarko Urbat eta Claret Askartza taldeekin.