‘Richard Oribe, más allá de las medallas’ dokumentala eskainiko du ETB1
BASQUE TEAMeko enbaxadorea den Richard Oriberi ‘Urrezko Danborra’ emango diotela eta, igerilaria protagonista izango da asteburu honetan Euskal Telebistan. Bihar, urtarrilaren 19an, 00:30etan ‘Richard Oribe, más allá de las medallas’ dokumentala eskainiko du telebista autonomikoak ETB1en eta larunbatean, urtarrilaren 20an, 10:30etan, ETB2n. Ikusentzunezko lan honek nazioarte mailan arrakasta gehien izan dituen igerilari paralinpiarraren irudia hurbiltzen digu: munduko 48 errekorrek, munduko 22 dominek, 16 paralinpiar dominek eta sei Jokotan parte hartu izanak ondo erakusten dute donostiarraren kirol maila, baita terapia bila igeriketan hasi zen mutil harek bere burua gainditzeko duen ahalmena.
60 minutuko lan honetan Iñigo Asensio zuzendariak Oriberen arrakastak errepasatzeaz gain, bere kirol ibilbideko azken fasea erakusten du, bere zazpigarren eta azken jokoak izango zirenetarako prestaketa. Dena den, bere kirol ibilbideko azken etapa horretan lehiaketa-mailari eustea donostiarrak egunero zituen erronka askoren artean bat baino ez zen. Kirol praktikari, garun-paralisiak eguneroko bizitzan sortzen dituen beste hainbat erronka gehitu behar dizkio Richardek. Gainera pelikulak igerilekuan eta hortik kanpo lagundu dioten pertsonen adierazpenak eta bizipenak jasotzen ditu; gurasoen ahaleginagatik ikasi zuen Richardek ibiltzen eta entrenatzaileek hasieratik ikusi zuten bere potentziala ikaragarria izango zela.
Dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta Bartzelonako BCN Sports Film Festivalean aukeratu eta proiektatu zuten 2016an.
Richard Oribe, al otro lado de las medallas TRAILER OFICIAL from Korima Films on Vimeo.