Berdintasuna gizonezkoen artean eta Urbat 3H-ren hasiera ezin hobea
Gizonezkoen 1. mailako aipagarriena partida gehienetan egon den berdintasuna izan da. Eibarko Urbat eta CW9802 taldeen arteko partida izan ezik, beste guztietan garailearen aldea 3 gol baino gutxiagokoa izan da. Hauen artean, 3 partida gol bakarreko aldearekin erabaki ziren (Leioa WLBk Portugaleteko Nautica-ri, Larrainak Getxori eta WP Navarra C taldeak Fortuna KE-ri).
Emaitza hauekin, bi talde napartar el Bilboko Club Deportivok elkarbanatzen dute lidertza, lehenengo bi partidak irabazi dituzte eta. Laugarren postuan, besteak beste, Claret Askartza taldea dago baina eskumaldekoek partida bakarra jokatu dute oraingoz beraz lidertzara heltzeko aukera mantentzen dute.
Dena den, igande honetan Larraina eta CW 9802 taldeen arteko partida jokatuko da Larrainako igerilekuan 15:30etan, eta bietako batek seguraski ligako lehen 3 puntuak galduko ditu.
Emakumezkoen lehen mailari begira, sorpresarik haundiena Eibarren sortu berri den Urbat 3H taldeak eman du. Pasadan denboraldiko liga erregularrean bigarren, eta aurrekoan garaile izan zen Bidasoa taldeari irabazi zioten Garazi-ren 5 goli esker.
Liga hauetako beste partida guztietan garaileek erraz irabazi zituzten beraien partidak, gizonezkoetan ikusi zen berdintasunik ez zen egon emakumezkoen artean.
Datorren asteburuko partidei begira, itxuraz erakargarriena Irunen igandean 17:00etan ospatuko den Bidasoa XXI eta Leioa WLB B-ren arteko partida izango da.
Pasadan asteburuan gizonezkoen bigarren maila ere hasi zen. Maila honetan talde bakoitzak izango duen helburua ikusteko pare bat jaurdunaldi itxaron beharko ditugu, nahiz eta iada ikus dezakegun besteak beste Lautada UP taldea igoera lortzen saiatuko dela.
Emaitzak: http://eif-fvn.org/stViewResults.php
Sailkapenak: http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php
Datorren asteburuko partidak: http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php
Irudia Leioa WLB taldeak eman digu