Urbat taldea lehenengo mailan mantenduko da

Emakumezkoen waterpoloan izandako arrakastaz gain, pasadan asteburuak Eibarrera ere berri onak eraman zituen. Bertan, etxeko taldeak Santoñaren aurka jokatu zuen EH ligako lehenengo mailan mantentzeko asmoz. Pasadan astean 13-7 irabazi izanak esperantza ematen zien arren, inork ez zuen espero partidak izan zuen amaiera.

Davideren gizonek garaipen erraza lortu zuten, hasieratik amaieraraino markagailuan aginduz 21-10 irabazi zioten Kantabriako taldeari. Disfrutatzeko unea ere izan zuten Eibartarrek, eta honi esker, Anartz Mitxelena jokalaria behar bezala agurtu zuten. Anartz pasadan denboraldiko igoeran garrantzitsua izan zen beteranoetako bat da, ligan 23 gol sartu zituen eta promozioko partidan 2. Kanporaketa hori ere hirugarren partidan erabaki zen, Eibartarrek gol bakarragatik Lautada Gasteiztarrak gainditu zituztenean. Aurten, nahiz eta gol gehiegi ez sartu, une latzetan taldeari behar zuen lasaitasuna eman dio.

Gipuzkoako talde hau oso gaztea da, eta emaitza honekin lehen mailan bi denboraldi jarraian mantentzea lortuko du. Aurten irabazitako experientziarekin seguraski datorren urtean ez dute aurten sufritu dutena sufrituko.

Orain, asteburu honetan jokatuko diren gizonezkoen estatu mailara igotzeko faseen emaitza jakitea bakarrik falta zaigu, datorren urtean EH ligako lehenengo mailak izango duen itxura jakiteko. Bertan gure ligako Fortuna KE, Waterpolo Navarra, WP9802, Bidasoa XXI, eta Leioa WLB taldeak arituko dira.

Lehenengo lekuan aipatutako biek Bartzelonan jokatuko dute, CN Montjuic taldearen igerilekuan. Beste hirurak ordea Godella taldearen Turia igerilekuan arituko dira.

Inork igoera ez lortzekotan, eta Club Deportivoren jeitsiera konfirmatzen bada, datorren urtean EH ligako lehenengo mailan 12 talde izango genituzke, Santoñak lehen mailan postua izango luke eta.

Federakundetik sorte ona opa diegu euskal ordezkariei igoera mailan.

 

Irudia Urbat taldearen facebook-eko orrialdetik hartu dugu