Kirol modalitatea ondorengo diziplinez osatuta dago:

  • igerilekuko igeriketa
  • distantzia luzea
  • waterpoloa
  • igeriketa artistikoa
  • saltoak
  • salbamendu eta laguntza
  • aquagym

Euskadiko Igeriketa Federazioak eremu autonomikoan kirol modalitateari dagozkion jarduera eta lehiaketa ofizialak sustatzen, kalifikatzen, baimentzen, agintzen eta antolatzen ditu, bai eta beren organo propioek baliozkotasunez hala erabakitzen duten
autonomiaz gaindiko eremukoak ere.