Emaitza onak Ourenseko 2024ko Igeriketa Artistikoko Bigarren Mailako Haur eta Alebin promo Espainiako Txapelketan
Ekainaren amaieran Ourensen ospatutako 2024ko Igeriketa Artistikoko Bigarren Mailako Haur eta Alebin promo Espainiako Txapelketak hainbat berri on utzi zizkigun euskal igerilarientzat.
Alde batetik, Oihane Garciak, Leia Legardak eta Arene Liberalek, Urbarriko igerilariek, brontzezko domina lortu zuten alebin librean. Bestalde, Eider Durana Portugaleteko D. Nauticako igerilariak alebin irudietan urrea zintzilikatu zuen 70.3156ko puntuazioarekin.
Beste euskal talde batzuek ere parte hartu zuten txapelketan: CN Easwim, CDN Sestao…
Zorionak guztioi!