Angel Cabello zendu da, euskal igeriketa eta waterpoloaren historia
Ángel Cabello Tocornal atzo hil zen, maiatzak 30, Bilbon, 79 urte zituela.
Club Deportivo Bilbaoko igerilaria izateaz gain, Cabello waterpoloko epailea izan zen, Euskadin aitzindaria izan zelarik. 1965ean egin zuen arbitrajeko debuta, Artxandan, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan iritsi zen kategoria nazionalera. Maila honetako bere lehen partida Club Deportivo Bilbao – Parque Móbil Ministerio izan zen, Bigarren Maila Nazionalari dagokiona (egungo 1. maila). Guztira, euskal arbitroak 6.000 partidu baino gehiago zuzendu zituen, autonomikoak eta nazionalak kontuan hartuta. Gainera, Errege Kopako finalerdiak eta Erreginaren Kopako finalak jokatu zituen.
Estatu osoan epaile errespetatua izan zen, eta taldekideei, jokalariei eta entrenatzaileei lagundu zien waterpoloa Euskadin lehen urratsak ematen hasi zen garaian, gure Erkidegoan kirola garatzeko eta hobetzeko ezinbesteko bilakatuz.
Hileta-elizkizuna ekainaren 1ean, ostegunean, egingo da, 18:00ean, Deustuko San Pedro Apostoluaren elizan (Bilbo).
Goian bego, Angel.