EIEF-ren igeriketako alebinen teknifikazioa

Joan den larunbatean, martxoaren 18an, igeriketako teknifikazio bat egin zen Gasteizen, EIEF-ko igeriketako kirol-arloak antolatuta, EIF-FVNrekin lankidetzan, alebin igerilari talde batentzat.

Santiago Veiga, EIEF-ko kirolarien garapen arduradunak, eta Bart Kizierowski, Madrid N.C.ko teknikariak, zuzendu zuten saioa, eta Mendizorrotzan 30 kirolari baino gehiago izan ziren.

Saioak hiru helburu zituen:

– Proiekzioa duten kirolariak detektatzea eta lehiaketako igeriketari atxikitzea.
– Prestakuntza-adinean dauden kirolarientzako eta haien teknikarientzako ikaskuntza teknikoaren hasierako etapetatik sartu beharreko funtsezko alderdi teknikoak irakastea eta indartzea.
– Etorkizuneko kirolarien garapenaren adin sentikorrenean lan egiten duten teknikariekin harremanetan jartzea eta komunikazioa sustatzea.

Bidasoa, Buruntzaldea, Judizmendi, Santurtzi, Menditxo, Ondarru, Ordizia eta Getxoko igerilariek parte hartu zuten (familia argazkia albistearekin batera).