GALA RFEN 2022: Mikel Bildosola, master jardueren saria
Bart Madrilen, Espainiako Batzorde Olinpikoan, GALA RFEN 2022 ospatu zen, urtero-urtero joan den denboraldian uretako familiaren gauzarik aipagarrienak bildu eta saritzen dituena.
Swim Camp Getxoko Mikel Bildosolari 2022ko Master Jardueren Saria eman zioten, master igeriketan egindako ekarpen handiagatik, nazioarteko txapelketetan lortutako azken arrakastengatik eta 2021-2022 denboraldian Europa eta Munduko errekorrengatik.
Fernando Carpena, EIEFeko presidentea, eta Javier Saez, EIEFeko Operazio Presidenteordea eta EIFko Presidentea, saria eman zioten igerilariari. Merezitakoa.
Husain Al Musallam, Nazioarteko Igeriketa Federazioko presidentea, eta Antonio Silva, Europako Igeriketa Ligako presidentea, ere bertan izan ziren. Alejandro Blanco, Espainiako Batzorde Olinpikoko presidentea eta arratsaldeko anfitrioia, ere ez zen falta izan.
EIEFak, saria dela eta, ELKARRIZKETA egin dio Mikeli. Sakatu esteka osorik irakurtzeko.
ZORIONAK, MIKEL!
Rafa Aparicioren argazkia, EIEFerako zerbitzu berezia