SWIM CAMP GETXOK ERREKORREN TAULA EGUNERATZEN DU
Iragandako asteburuan, urtarrilaren 8 eta 9an, Swim Camp Getxoko igerilari getxoztarrak Sabadellen ospatutako Catalunyako IV Open Master Txapelketan parte hartu zuten, estatu mailako 4 errekor berri ezarriz beraien zigilua utziaz. Era honetan, lehenengo jardunaldian, 120 urte baino gehiagoko 4×100 Libre mistoko erreleboak, Mikel Bildosolak, Mikel Debak, Lara Vicandik eta Itziar Tardaguilak osatuta, bidea zabaltzen zuen 3 ́49 ̈06ko denborarekin.
Bigarren eguna, indar bizian hasi zuten Itziar Tardaguilak 400 libreetan estatu mailako errekor berri ospatuz, 30 urte gorakoentzako, 400 Libreetan 4 ́39 ̈65eko denbora ikaragarria eginez. Ez zuen atzean geratu nahi eta Mikel Bildosolak ere Espainiako errekor berria ezarri zuen tximeletako distantzia laburreneko proban, 35 – 39 urte bitartekoentzat, 24 ̈86ko
denbora eginez.
Eta azkenik, Zigor Diazek getxoztarren jaira gehitu zen 200 bularrean, 35 urte gorakoentzako errekor berria eginez 2 ́22 ̈07ko denborarekin.
Patrika domina eta errekorrez beteta, getxoztarrek dagoeneko egutegiak markatzen dituen erronka berriak prestatzen ari dira.