Euskadiko Igeriketa Federazioaren ezohiko Batzarra
Irailaren 9an, pasa den ostegunean, ezohiko Batzarra egin zen EKFB-ren lokaletan, Euskadiko Igeriketa Federazioaren ondoan, jorratu beharreko bi puntu garrantzitsurekin.
Lehenik eta behin, bozketa egin zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, kasuan kasuko nazioarteko erakundeen aurrean Euskal Selekzioen ofizialtasuna izapidetzeko beharrezko urratsak eskatzeko.
Bigarrenik, aipatutako egunera arte indarrean zeudenak eguneratzen zituzten erregelamenduei eta araudiei buruzko aldaketa batzuk bozkatu zen.
Puntu horiek garrantzitsuak izan arren, biltzarkideen %13,7a baino ez ziren joan batzar horretara, eta lehenengo puntuan erabateko adostasuna lortu zen, ofizialtasuna lortzeko bideak hastearen alde. Bigarren atalean, ordea, aurkeztutakoaren onarpena ere gailendu zen, abstentzio 1 izan ezik.
Batzarreko kideen inplikazioa ez zen oso nabarmena izan, eta guztioi gustatuko litzaiguke parte-hartze handiagoa, bozkatutako gaiengatik eta etorkizunean gure uretako kiroletan izan dezaketen eraginagatik.
Azkenik, Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie botoa ematera hurbildu ziren guztiei.