EIEFak IKER GONZALEZ deitu du EUROPAKO GAZTE mailako TXAPELKETARAKO

Euskal waterpoloa eta Leioa zorioneko daude. Duela aste batzuk, Miren Urizarren emakumezkoen txapelketarako deialdia aipatu genuen, eta orain gizonezkoen atalean ditugu albisteak. Espainiako Igeriketa Errege Federazioak Iker Gonzalez (Leioa, 2004) deitu du Europako Txapelketako gazteen mailako selekzioko kide izateko.
Claret Askartza taldeko jokalariak Maltan jokatuko den Europako Txapelketan parte hartuko du datozen bi asteetan, Javier Sanchez-Toril gazteen hautatzailearen agindupean. Deialdia osorik hemen ikus dezakezu.
Horrela, Gonzalez, Espainiako selekzioak nazioarteko txapelketa bat jokatzeko deitu duen gazte mailako lehen jokalari bizkaitarra izango da. Horrenbestez, Miren Urizarrek eta Gorka Martinez de Osabak (2001. urtean) osatutako zerrendara batu da.