NAHIA GARRIDO, MEDITERRANEAN CUPerako EIEFaren deialdian

Uztailaren amaieran, Sabadellen (Bartzelona), udako haurren Espainiako XLI. Txapelketa ospatu zen, Espainiako Igeriketa Errege-Federazioak antolatuta. Bertan, euskal taldeek oso emanaldi ona egin zuten. Txapelketaren emaitza guztiak HEMEN aurki ditzakezu.

Bidasoa XXI taldeak 18. postua lortu zuen emakumezkoen haur mailan, eta Tolosaldea IKT-k 15. postuan bukatu zuen. Lehen taldearen aldetik Libe Larrea Etxebeste nabarmendu zen, 100 metroko braza finalean (14 urte) lehen postua lortu baitzuen 1:14.84ko markarekin. HEMEN probaren emaitzak osorik dituzu.

Bestalde, Nahia Garrido Malvarrek (Tolosaldea) puntukako errendimendu onena lortu zuen, emakumezkoen atalean lehen postuan geratuz 736 punturekin. 100 metroko bizkarreko proban, 1:03.76-ko denbora egin zuen, urrea ere lortuz (14 urte). 200 metroko bizkar estiloan ere lehen postua lortu zuen, 2:18.03-ko denborarekin. Puntu osoko emaitzak HEMEN aurki ditzakezu. Naia Sarasolak zilarra lortu zuen tximeleta estiloko 100 metroko finalean (15 urte), 1:04.28ko denborarekin.

Azkenik, nabarmentzekoa da Belgradon (Serbia) urrian, hilaren 15etik 17ra, egingo den Mediterranean Cup txapelketarako deialdia. Nahia Garridok 200m bizkar (urriak 15) eta 100m bizkar (urriak 16) probak jokatuko ditu. Begiratu HEMEN deialdi osoa. ZORIONAK NAHIA!

EIEF eta CN Sabadellen argazkia, podiumekin.