Urbat IKEk irabazi du gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako Txapelketa
Joan den asteburuan hasi dira Espainiako Igeriketa Federazioak antolatutako Espainiako Waterpoloko senior Txapelketak. Vallirana eta WP9802-ren instalazioetan jokatu ziren txapelketak. Hain zuzen ere, azken egoitza horretan, Iruñean, Davide Cerchik zuzentzen duen taldeak irabazi zuen gizonezkoen Hirugarren Mailako Espainiako Txapelketa finalean CN Tres Cantos talde madrildarrari 8-7 irabazita. ZORIONAK URBAT!
Txapelketa berean, WP9802 taldeak laugarren postua lortu du CWP Sant Adriaren aurka (10-13) brontzezko dominaren partida galdu ostean. Azkenik, Getxo IWk seigarren bukatu du, azken norgehiagokan CW Turiaren aurka galdu ostean (14-11).
Bestalde, emakumezkoen Bigarren Mailako Espainiako Txapelketan, Urbat IKEk eta Bidasoa XXI taldeak brontzea lortzeko lehiatu zuten partida zirraragarri batean, eta Irungo taldeak 3-4-ko emaitzarekin irabazi zuen, azken bi laurdenetan buelta emanez markagailuari.