Espainiako Waterpolo Txapelketen hasiera
Asteburu honetan hasiko dira Espainiako Igeriketa Errege Federazioak antolatutako Espainiako Waterpolo Txapelketak, egoitza lanak egingo dituzten klubekin elkarlanean.
Gaur, ekainak 24, haur kategoriak inauguratuko du datozen asteburuetan jokatuko den txapelketa sorta. Malagan egingo dute inaugurazioa, Inacua Malagako instalazioetan, Emakumezkoen Espainiako Haurren Txapelketa eta Gizonezkoen Espainiako Haurren Txapelketa batera ospatuz. Txapelketa horrek Estatu osoko 600 kirolari baino gehiago bilduko ditu, 24 taldek ordezkatuta. Talde horien artean CW Sestao eta Claret Askartza egongo dira, 2020an txapelketarik gabe egon ostean, osasun egoera dela eta.
Bestalde, ostiraletik aurrera, Emakumezkoen Bigarren Mailako Espainiako Txapelketak (Vallirana egoitza, Bartzelona) eta Gizonezkoen Hirugarren Mailako Espainiako Txapelketa (Iruñea egoitza, Nafarroa) ere jokatuko dira. Bi txapelketetan euskal ordezkaritza izango dugu.
Emakumezkoen kasuan, Urbat IKE eta Bidasoa XXI taldeek hartuko dute parte, eta gizonezkoetan Eibarko taldea baita ere eta Getxo IW izango dira.
ZORTE ON TALDE GUZTIEI!
(EIEF-ren argazkia. Agintariak Malagan)