Emakumezkoen kadete eta gizonezkoen jubenil ligak amaierara iritsi dira

Aste honetan amaitu dira 2020-2021 denboraldiko gizonezkoen kadete eta jubenil ligak, eta Claret Askartzaren taldeak bi ligak irabazi ditu.

Batetik, emakumezkoen Kadete Ligan, Claret Askartza podiumaren goialdean geratu da, hiru partida irabazi eta bat galduta. Bigarren postuan Leioa WLB B dago, 2 garaipen eta 2 porrotekin. Podiuma osatu du Larraina nafarrak, garaipen batekin eta hiru porrotekin. Hona hemen sailkapena eta datuak:

Emakumezkoen EH Kadete Liga 2020-2021 sailkapena
Pos Equipo Jug F C G E P Casa Fuera DG Puntos
G E P G E P
1 Claret Askartza 4 52 24 3 0 1 2 0 0 1 0 1 28 9
2 Leioa WLB B 4 39 34 2 0 2 2 0 0 0 0 2 5 6
3 Larraina 4 25 58 1 0 3 1 0 1 0 0 2 -33 3

Bestalde, gizonezkoen Gazteen Ligan, Claret Askartzak irabazi du lehen postua 14 punturekin, WP Navarrak ere lortutakoak, hain zuzen ere. Gol Average dela eta, talde leioztarra izan da irabazle. Brontzea, kasu honetan, Leioa WLB-rentzat izan da. Honela geratu da taula (liga bi multzotan banatzen zen):

Gizonezkoen EH Jubenil Liga 2020-2021
Pos Equipo Jug F C G E P Casa Fuera DG Puntos
G E P G E P G E P
1 Claret Askartza 5 75 31 3 2 0 2 1 0 1 1 0 51 14
2 WP Navarra 5 56 33 3 2 0 1 1 0 2 1 0 34 14
3 Leioa WLB 5 55 64 2 0 3 1 0 1 1 0 2 -16 6
4 Lautada Waterpolo 5 26 84 0 0 5 0 0 3 0 0 2 -69 0
5 CNW Sestao 5 74 48 4 1 0 2 0 0 2 1 0 33 16
6 Bidasoa XXI 5 81 50 3 1 1 1 1 0 2 0 1 37 13
7 Getxo IW 5 47 69 1 0 4 1 0 2 0 0 2 -29 3
8 Larraina 5 37 72 1 0 4 1 0 2 0 0 2 -41 3

Azkenik, haurren ligari dagokionez, Espainiako infantil mistoko txapelketarako plazak zein posiziotan zeuden argitzeko partidan Claret Askartzak CW Sestaori irabazi zion.

Claret Askartza Waterpoloren argazkiak (Twitter)