RFENeko kontzentrazioak igeriketa eta waterpolo modalitatean

Joan den astean, igeriketa eta waterpolo modalitateetako hiru kontzentrazio egin ditu Espainiako Igeriketa Federazioak.

Igeriketari dagokionez, Nahia Garrido (igerilaria) eta Joseba Zubeldia (entrenatzailea) Malagan izan dira, prestaketa orokorreko Haur Kontzentrazioan, Malagan. 23 kirolarik oso kontzentrazio emankorra izan zuten, eta Santiago Veiga RFENeko Gazte Taldeen arduraduna arduratu zen horretaz.

Waterpolo modalitatean bi kontzentrazio ezberdin egin dira: B ’06 kadete waterpoloaren teknifikazio kontzentrazioa (emakumezkoena eta gizonezkoena) Inacua Malagan eta gazteen waterpolo kontzentrazioa Sierra Nevadan (Granada).

Uxue Garate, Elaia Berecibar, Lander Fernandez eta Joan Albella Malagan izan ziren, Antonio Aparicio koordinatzaile teknikoarekin eta Mirko Blazevic entrenatzailearekin. Iker Gonzalez, berriz, David Martinen (hautatzailea) aginduetara egon zen.

Mundu guztiarentzako ikaskuntza handiko egunak!

Kontzentrazioen argazkiak RFENeko orrialdean.