Claret Askartza eta Urbat IKE, Waterpolo Kopako txapeldun
Pasa den asteburuan amaitu zen Euskal Federazioaren lehen txapelketa ofiziala waterpoloari dagokionez. Claret Askartza, emakumezkoen atalean, eta Urbat IKE, gizonezkoen mailan, Waterpolo Kopako irabazleak izan ziren.
Txapelketa azaroan hasi zen, eta gaur egungo baldintzak gorabehera jokatu ahal izan da, federazioaren, kluben eta parte-hartzaileen lankidetzari eta elkarlanari esker. Urte berriaren sarrerarekin batera, aurtengo Euskal Herria Liga itzuliko da, printzipioz.
Emakumezkoen sailkapena honela geratu da:
1go Claret Askartza
2. Urbat IKE
3. Bidasoa XXI
4. Leioa WLB B
5. CNW Sestao
6. Lautada Waterpolo
7. Getxo IW
Gizonezkoen txapelketa, berriz, emaitza honekin bukatu da:
1go Urbat IKE
2. Getxo IW A
3. Claret Askartza
4. Leioa WLB
5. CNW Sestao A
6. CN Easo
7. Bidasoa XXI
8. Lautada WP
9. CD Bilbao
10. WP Donostia A
11. DN Portugalete
12. CNW Sestao B
13. Getxo IW B
14. WP Donostia C – Hernani