“Euskal Selekzioen ofizialtasunari” buruzko informazio-hitzaldia David Salinasen eskutik

Pasa den urtarrilaren 21ean, EIF-FVNren bilera-aretoan Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Igeriketa Federazioak batera antolatutako informazio-hitzaldia eman zen, “Euskal Selekzioen ofizialtasunari” buruzko gaia azaltzeko eta horren gainean sortutako kezkak erantzuteko.

Hitzaldia Eusko Jaurlaritzaren abokatu den David Salinas Armendarizen esku egon zen, eta Igeriketa Federazioaren presidentea, Javi Saez, izan zuen berarekin. Beste gai batzuen artean, honakoak landu ziren:

  • EIF-FVNren Batzarrak FINAn integratzeko borondatea. Egungo egoera, marko legala eta beharrezkoak diren baldintzen azterketa.
  • Beste kirol batzuekin aldaraketa eta beraien egoera.
  • Gure kirolarien gain egon daitekeen oihartzuna.

Gainera, bertaratuek galdetutako kezkeei erantzuna eman zitzaien.

Lehenengo hitzaldi honen ondoren, ekimena federazioaren 2020ko Batzarrean aurkeztea izango da hurrengo urratsa.