EIEFak Urtats Gómez (igeriketa) eta Miren Urizar (WP) deitu ditu jardunaldi batzuetarako
Espainiako Igeriketako Errege-Federazioak Urtats Gómez Gredilla, Galdakao IT-ko igerilaria, eta Miren Urizar, Leioa Waterpoko jokalaria, deitu ditu jardunaldi tekniko batzuetara joateko.
Alde batetik, klub galdakaorraren igerilaria Madrilera joango da abenduaren 1etik 8ra, Blume Errendimendu Handiko Zentrora, haur kategoriako teknifikazio baterako.
Beste aldetik, Sakonetako klubeko jokalaria, kadete mailako jarraipen jardunaldi batera joango da Sant Cugat del Valleseko Errendimendu Handiko Zentrora. Azaroaren 28tik abenduaren 1era arte egongo da Bartzelonan.
Zorionak bioi!