Euskal Selekzioa Bartzelonako Mare Nostrum Txapelketan
Pasa den asteburuan (ekainak 15 eta 16) Euskal selekzioa Bartzelonan (Sant Andreun) munduko igerilaririk hoberenekin lehiatzen egon zen. Txapelketa Mare Nostrum zirkuituan barne dago, zeina aurten, zirkuituko azken etapa zen eta, normala denez, beste etapekin alderatuta maila altuena izan duena.
Jardunaldiak goizean goizeko 8:30tan hasten ziren kanporaketekin ,zeinetatik nahiz eta hurbil egon gure igerilariek ez zuten lortu finaletara heldu. Hala ere, aukera ona goizean goiz lehiatzeko ,datozen txapelketetan horrela izango bait delako.
Datu bezala proba guztietan gutxienez olinpiar jokoetan parte hartu duten 10 igerilari zeuden mundu osoko selekzioak ordezkatzen; Brasil, Alemania, Amerikar Estatu Batuak, Argentina, Hego Afrika, Japon, etab.
Gure igerilariek, Espainiako txapelketa buruan dutela, txapelketa honetan asko ikasteko aukera izan dute maila altuko igerilariekin parte hartu izanaz. Aipatzekoa euskal selekzioaren maila ona izan dela kontuan hartuta denboraldiari oraindik 6 aste falta zaizkiola.
Aipatzekoa Maider Redinek lortutako Euskal Herriko errekorra 100 tximeletan, 1:02.38 denborarekin (aurrekoa 1:02.57 Amaia Cendoya). Zorionak Maiderri eta zorionak taldeari egindako lanagatik! Zorte on datozen txapelketetan!