Espainiako Autonomi Erkidegoen Eskolarteko Txapelketaren laburpena CSD

Aurreko asteburuan, gure selekzioak Espainiako Autonomi Erkidegoen Eskolareteko IV. txapelketan (CSD) parte hartu du, martxoaren 17 eta 18an. Castellonen, gure kirolariek, 8 neskek eta 9 mutilek, euren froga gehienetan denbora jaitsi zuten eta gutxieneko denborak lortu ere bai, udako Espainiako txapelketan parte hartzeko.

Nabarmenduko ditugu 10 lehenengoen artean sailkaturiko gure igerilariak:

-Aimar Ondarza López, 5. eta 8. 100 metro bizkarrean eta 200 metro bizkarrean, hurrenez hurren.

– Haizea Fernández Diosdado, 5. 200 metro tximeletan.

– Jorge Ortega 10. 100 metro bizkarrean.

Erreleboetan ere top 10ean, nesken erreleboak egon ziren:

– 4x200L emakumezkoetan 9. geratu ziren, Haizea Fernández Diosdado, Lexuri Olalla Uribarri, Elene Larrinaga Etxebarria eta Nerea Dominguez Azpeitiaren eskutik.

– 4x100L emakumezkoetan ere, 9. izan ziren: Lexuri Olalla Uribarri, Ruth Ribeiro González, Haizea Fernández Diosdado eta Ane Obieta Arrieta.

– 4x100X emakumezkoetan, azkenengo errelebo honetan, postu bat aurretatu zuten, 8. izanik. Errelebo honetan, Elene Larrinaga Etxebarria, Elene Pérez Pérez, Haizea Fernández Diosdado eta Ane Obieta Arrietak parte hartu zuten.

– Mutilak euren esfortsu guztiarekin, 15., 15. eta 11. izan ziren euren erreleboetan, estiloetako erreleboetan lehenengo hamarretatik postu bakarrera geratuz.

Azkenik, nesken sailkapena 8. postua izan zen, mutilen aldetik 15.a eta orokorrean 9. sailkatu ziren.

ZORIONAK GURE SELEKZIOARI!