Espainiako eskola adineko txapelketaren laburpena
Aurreko asteburuan, martxoaren 25 eta 26an Eskola Adieneko Autonomi Erkidegoen Arteko Espainiako III. Txapelketa (C.S.D.) ospatu zen, Palma de Mallorca-n. Gure 20 igerilariak, Garazi Uribarri eta Rufino Regueira entrenatzaileekin batera, Gobela (Getxo) kiroldegiko igerilekuan geratuak ziren entrenamendu labur bat egiteko, baita elkar ezagutzeko ere. Bertan entrenatu ostean, bazkaldu eta aireportura abiatu ziren, gogoz beterik.
Txapelketan gure igerilariak gogor eta kementsu parte hartu zuten, euren probetan denborak hobetuz eta selekzioaren iazko sailkapena mantenduz, sailkapen orokorreko 9. postuan (17 erkidegotik), hala ere, iaz baino puntu gehiago lortu zituzten. Iaz bezala, Kataluniako selekzioak ere garaipena lortu zuen.
Gure igerilearien artean nabarmendu ditzakegu Keltse Baoyi Santisteban Ortíz (1. 100E, 2. 200E, 8. 100L eta 9. 200X), Natalia Martínez Merino (10. 100L), Allison Ramírez Romero (6. 100M) y Oier Fernández Goñi (7. 1500L) top 10-aren barruan sailkatu zirenak.
Zorionak neska-mutilak!!!