Aldeak nabarmentzen hasi dira
Euskal Herriko gizonezkoen 1. mailako 9 jaurdunaldi jokatu dira honezkero, eta lehendabiziko aldiz, Bidasoa XXI eta CW Donostia taldeek lortutako garaipenei esker, 4 puntuko aldea dago ligako 8. eta 9.aren artean. Bi postu hauen arteko aldea garrantzitsua da, 8.ak ez bezala, 9. sailkatuak promozioko partida bat jokatu beharko du eta lehen mailan postua mantentzeko.
Bi talde gipuzkoarrek etxetik kanpo irabazi zuten. Irundarrek Leioan eta Donostiarrek Iruñean, Larraina taldearen aurka.
Sailkapeneko goikaldean, Club Deportivok berriz ere garaipena lortu zuen (9 partidetatik 8 irabazi dituzte) eta modu honetan taulako lehenengo postua mantenduko du beste astebete gehiagoz. Bigarren, puntu bakarreko aldearekin, WP9802B taldea dago.
Emakumezkoen ligei begira, bigarren faserako multzoen antolaketa ere ia guztiz erabakia dago. B multzotik Urbat 3H, Bidasoa XXI eta Leioa WLB B taldeak sailkatu dira goiko ligarako. A multzoan, Claret Askartza eta WP9802B taldeak ere lortu dute matematikoki sailkapena.
Seigarren postua bi aste barru Larraina eta CNW Sestao taldeen arteko partidan erabaki daiteke. Napartarrek dena den oraindik bi partida gehiago dituzte jokatzeko, eta honez gain joaneko partidako garaipenari esker, abantailla dute sailkapenean.
Nahiz eta multzoak erabakita egon, postuak oraindik erabakitzear daude.
Asteburu honetako partiden artean, ondorengo biak izendatuko genituzke. Alde batetik, emakumezkoen lehenengo mailako A multzoan gaur ospatuko den Larraina eta WP9802B taldeen arteko derbi iruñearra. Bestealdetik, gizonezkoen ligan, Urbat-Urkotronik eta Club Deportivo Bilbao taldeek ospatuko duten partidak du itxurarik onena. Eibartarrak, ligako lehenengo bi partidak galdu ondoren, 7 neurketa daramatzate galdu gabe (6 garaipen eta enpate 1). Partida hau ostiralean jokatuko da, 21:45etan, Eibarren.
Emaitzak: http://eif-fvn.org/stViewResults.php
Sailkapenak: http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php
Datorren asteko partidak: http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php